lunes, 7 de mayo de 2012

Nire ikaskuntzak

- Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, tesuingurua, metodologia...)?

Ikasteko kontzentrazio arazoak ditut. Etxean eta liburutegian ikasten dut bakarrik, bertan isiltasuna osoa behar dudalako, bestela ez naiz kontzentratzen.
Aurrean liburuak eta apunteak izan behar ditut bakarrik, eskemak eginez ikasten dut. Begiratzen badituzu nire liburuak, orrialde guztiak idatzita daude alde guztietatik. Dena nire hitzetara itzultzen dut hobeto ulertzeko eta gero adibidez ere ulertzeko.

- Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?

Nire ikastetxean asko lantzen zen talde lana: ariketak egiteko eta lanak aurkezteko orduan besteen laguntzen bidez. hau da, beti prest egon behar zinen besteei laguntzeko eta besteen laguntza izateko, batez ere kiroletako goi mailako graduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario